Bakoitzak bere ezaugarri eta nortasun propioarekin, bisita-leku dira euskal herritar askorentzat.
Paisaiaz eta gastronomiaz gozatzea eta kirol-jarduerak, aisia-jarduerak eta jarduera didaktikoak praktikatzea dira eskaintzen dituzten aukeretako batzuk.
Turismo-bulegoek eta parketxetakoek, baita webgune guztiek ere, informazio xehatua eskaintzen dute.
Informazio gehiago hemen: www.turismoa.euskadi.eus
Plaiaundiko Parke Ekologikoa eta Jaizubiako Padurak
Paduren eta hegaztien artean, Pirinioaren eta Kantauri Itsasoaren artean, aberastasun eta bioaniztasun handiko eszenatokia da, eta inguruan detektatutako 300 hegazti-espezietik gora ikusteko Europako padura-enklabe nabarmenetako bat.
Irunen dagoen leku baketsua, garai batean giza jarduerak oso narriatutakoa. Hegaztiak bertako urmaeletan hartzen dute atseden indarrak berritzeko Europako Iparraldetik Penintsularen hegoalderako edo Afrikarako beren migrazio-bidean, gainditu behar dituzten bi oztopo geografikoei aurre egin baino lehen: Kantauri itsasoa mendebaldean eta Pirinioetako mendilerroa ekialdean.
Aurkitzen duzun ibilbide hauetan habitat guztiak ikus daitezke: ur gezako putzuak, larreak, basoak, aintzirak… Jende guztiarentzako egokiak diren oinezkoentzako ibilbide hauetan, gainera, azalpen panelak, etxolak eta dorreak aurki ditzakegu, fauna eta paisaia hobetu behatu ahal izateko.
KBE eta HBBE errokonozimenduak ditu, biak ere Natura 2000 sareko figurak.
Plaiaundiko Parke Ekologikoaren sarreran kokatuta Txingudiko Ekotxea dago. Zentro honetan Plaiaundiri nahiz badia eta Txingudiko Plan Bereziko natur guneei buruzko mota guztietako informazioa aurkituko duzu.
Hegaztiak behatzeko bisitak egiteko, gidak eta prismatikoak maileguan har daitezke.
Gehiaho ezagutu: www.euskadi.eus
Pagoetako Parke Naturala
Zarautzetik hurbil, landazabaleko eta baserrietako paisaia humanizatu bat aurkituko duzu. Erdigunea Pagoeta mendia da, Aia eta Laurgain (Gipuzkoa) landaguneen gainean kokatua.
Eguna familian igarotzeko naturgune ezin hobea da. Hurbil zaitez Iturraran Parketxea Interpretazio Zentrora, Pagoetako historia ezagutzeko. Jarduerak, tailer didaktikoak eta baserrirako bisita gidatuak eskaintzen dira.
Nabarmentzeko moduko beste gune batzuk landaredia autoktonoko lorategi botanikoa eta Agorregiko Burdinolaren Multzoa ditugu, mailu eta sua bizitzeko hauspo erraldoiak ikusgai dituelarik. Kanalez, presez eta deposituez osatutako egitura burutsu bat dauka arroaren baliabide hidrauliko mugatuak albait gehien aprobetxatzeko. Oinez iritsi daiteke bertara Iturrarango aparkalekutik. Familia-publikoari zuzendutako mendi-ibiliko bideak eskaintzen ditu parkeak.
Gehiaho ezagutu: www.gipuzkoanatura.eus
Aiako Harria Parke Naturala
Pirinioen inguruetan dago, Gipuzkoako ekialde-muturrean. Profil deigarria du, bere hiru gailur nagusiekin, Irumugarrieta (806m) Txurrumurru (821) eta Erroibide (843). Biltzen dituen putzu eta galeriak dira parkearen ezaugarrietako bat. Parkeko etxetik, garai batean meatzeetako laborategia izandakoa, Arditurriko meatzerako bisita interesgarria antolatzen da. Aipatzekoa da,
halaber, mugatik hurbil egoteak ingeniaritza militarraren arreta erakarri zuela, eta gaur egun ere zenbait gotorleku ikus daitezke. Txingudiko Badia ikus daiteke Aiako Harritik.
Gehiaho ezagutu: www.bidasoaturismo.com
Aizkorri-Aratz Parke Naturala
Parque Natural de Aralar
Gorbeiako Parke Naturala
Izkiko Parke Naturala
Urkiolako Parke Naturala
Parque Natural de Valderejo
Urdaibai, Biosferaren Erreserba
Guardiako Aintzirak Konplexua