Bideko Puntu jakin batzuetan geldialdiak egitea ahalbidetzen duten bidexkak presarik gabe ibiltzeko, hain ezagunak ez diren txokoak, tokiko gastronomia ezagutzea, edo, besterik gabe, bista ikusgarriak dituen gune batean atseden hartzea. Jende eta maila mota guztietarako proposamenak aurkeztuko dituzu.
Informazio gehiago Euskadiko mendi ibilbideari buruz: www.turismoa.euskadi.eus
Naturarenganako hurbilketa bermatzeko asmoz, kostaldean, itsaslabarretan, gailurretan, haranetan eta basoetan zehar hainbat ibildibe proposatzen dira.
Kirol praktika honek kultura, historia, paisaia eta dibertsitatea sakon ezagutzeko aukera ematen dizu. Mendi-ibilien sareak Bizkaian Urdaibaiko eskualdea eta GR 38aren zati bat zeharkatzen du.
Bilbotik hurbil, naturguneen eskaintza zabala duzu:
– Urdaibaiko Biosfera Erreserba.
– Arboleda eta Meatzaldea.
– Armañon Parke Naturala.
– Urkiola Parke Naturala.
– Urduña –Salbada Mendilorreak
Informazio gehiago hemen: www.bilbaoturismo.net
GR 121 Gipuzkoari Itzulia Donostia-Orio
GR 121-Gipuzkoari Itzulia Bidexkak Gipuzkoaren perimetroa korritzen du 21 etapatan. Ibilbide horretako etapa interesgarrienetako bat da Donostia –Orio tartea. Ondo kontserbatutako kostaldea da, eta interes handiko elementu geologiko, natural, kultural eta historiko ugari dira azpimarratzekoak.
Informazio gehiago hemen www.turismoa.euskadi.eus
Ulia
Ulia mendiak, Donostia eta Pasaia lotzen dituen ibilbideaz gainera, pista ugari ditu, eta haietako asko leku berezietatik igarotzen dira: zainketako instalazio militarren aztarnak, baleak bistaratzeko talaiak, errota zahar baten hondakinak, mendi honetan izan zen funikularraren aztarnak, interpretazio-zentroa, jolas-eremua, merenderoa, etab.
Informazio gehiago hemen: www.sansebastianturismoa.eus
Arabako ibilbide berdeen sareaz gozatzeko abiapuntua dugu Gasteiz
Naturarako sarbideen sare bat. Berreskuratutako eta mendi-ibilietarako eta bizikletan paseatzeko gaitutako 978 kilometrok osatzen dute sarea gaur egun.
Arabako natura- eta landa-ingurunearekin zuzeneko kontaktua izatea ahalbidetzen du sare horrek, baita ingurune horrek duen paisaia-aberastasunaz, eta natura- eta kultura-balioez gozatzea ere.
Arabako Biodibertsitatea korritzen duten Ibilbide Berdeak Biodibertsitate biologiko handia biltzen du Arabako lurraldeak, eta, hori horrela, naturgune ugari babestutzat deklaratu dira, oinordetutako ondare aberats horren guztiaren alde aritzeko eta ondare hori kontserbatzeko. Gure lurraldean % 68 Natura 2000 Sarearen zati da, bertan bildutako Parke Natural eta Babestutako Biotopoekin, Ramsar Hezeguneekin, Paisaia Nabarmen eta Bereziekin eta Korridore Ekologikoen Sarearekin.
Informazio gehiago hemen:
www.alavaturismo.eus/descargas/
www.alavaturismo.eus
GR 38, Ardoaren eta Arrainaren Bidea
Arabako Errioxako Oiongo mahastiko lurretatik Bizkaiko kostaldeko Bermeoko, Lekeitioko eta Ondarroako portuetara eramaten zaitu. Euskadi hegoaldetik iparraldera zeharkatzea ahalbidetzen du GR 38 bideak, askotarikoak bezain liluragarriak diren paisaien barrena, garai batean bide horretatik garraiatzen zituzten salgaien usaina atxikiz. Euskal kostaldeko portuetatik, gurdiak arrain freskoz edo gazituz beteta joaten ziren , eta gariz, ozpinez eta ardoz kargaturik itzultzen ziren. Estibalizko Santutegia biltzen du etapetako batek, baita zenbait enklabe berezi ere, hala nola Ullibarriko, Urbinako eta Urrunagako urmaelak edo Zadorra ibaiaren ibaiertzeko basoak.
Informazio gehiago hemen:
www.turismo.euskadi.eus
Talaia Hondarribia- Zarautz-Zumaia
Lapurdiko ibilbidearen segida hartzen du Talaiak, eta 80 kilometroan baino gehiagoan. GR121 Gipuzkoari Itzulia ibilbidearen zati da eta baleazaleen garai bateko zaintza-talaiak korritzen ditu, eta horrek ematen dio izena bidexkari, hain zuzen ere. Itsasoari begira doan ibilbidea da eta Jaizkibel-Ulia Kontserbazio Bereziko Eremua, Inurritzako Biotopoa, Garate-Santa Barbara Kontserbazio Bereziko Eremua eta Euskal Kostaren Geoparkea zeharkatzen ditu, baita hondartzak, kala txiki eta pareta bertikalak, gotorlekuak eta kostaldeko herriak ere.
Azken batean, bide zoragarri eta nahiko exijentea Euskadiko kulturaz eta naturaz gozatzeko.
Informazio gehiago hemen www.bidasoaturismo.com
Jaizkibel
Jaizkibel mendia, paisaia bidasotarreko osagai garrantzitsua Benetan osagai garrantzitsua da paisaian. Kostaldearekiko paraleloan dago; itsasora ematen duten aldeak erabat malkartsuak dira mendebaldean, 240 metro altu diren labarrak baitaude. Ekialdean erliebea ez da hain malkartsua; han kalatxoak eta sakanak sortu dira erreken ondorioz Kantauri itsasoraino.
Europako gainerako tokietan oso bitxiak diren flora espezieak daude eremu horietan; iratze tropikal batzuk, esate baterako. Kaio ilunen eta kaio hankahorien koloniek habiak egiten dituzte Jaizkibelgo labarretan. Beste itsas hegazti batzuk ere badaude inguru horretan, batzuk oso bereziak, paino arrunta, esate baterako. Eta narrasti espezie interesgarriak ere badaude, besteak beste, Schreiber muskerra eta suge berde-horia.
Informazio gehiago hemen www.bidasoaturismo.com
Aiako Harria
Edertasun aparteko parajea da hainbat ikuspuntutatik: geologiaren aldetik, 300 milioi urteko antzinatasuneko itsas animalien fosilen aztarnak daudelako; botanikaren aldetik, parkeko ibai arroetan pagadi eta harizti zabalak daudelako; historiaren aldetik, gertaera historiko esanguratsuen hondakinak kontserbatu direlako; eta aisiaren aldetik, aisialdirako eta ibilaldietarako prestatutako tokiak daudelako. Ibilbide batzuk:
– Aiako Harria Parke Naturaleko flora, fauna eta ura.
– Elurzuloak. Kontrabandoa.
– Meatzaritza: San Fernandoko Barrutia. Ikazkintza.
– Gerra Zibila: Pagogainako eta Erlaitzeko gotorlekuak. “La pena de la vida” zedarria eta Pikako eta Endarlatsako dorreak.
Informazio gehiago hemen www.bidasoaturismo.com
Naturaz inguratuta dago Zarautz eta minutu gutxiren buruan hirigunetik hurbileko mendi humanizatura igaro zaitezke, bertan aurkituko dituzun ermitekin, txakolin-mahastiekin, eta herriko azoka tokiko produktuarekin hornitzen duten baratzeak eta landa-lurrak dituzten baserriekin.
Ibilbide-barietate handia dago, hala nola: Elkano, Talaimendi-Urteta eta Santa Barbara-Getaria PR bideak, eta Zarauzko itzulia exijenteenentzat, bide hori herriko parrokiatik abiatzen delarik eta 23,7 kilometroko ibilbidea duelarik. Beste batzuk ere badira, hala nola Mendiko Txakolina eta Sustraia (UrolaKostako bidexka zirkularrak).
Informazio gehiago hemen www.turismozarautz.eus
Eraztun Berde Urdina
Zarauzko Udaleko Agenda 21 sailak sustatzen du egitasmoa. Udalerria inguratzen duen 11,7 kilometroko ibilbide bat da, zeinak hainbat interesgune lotzen baititu, besteak beste, Asti-Iritako hezeguneak, Iñurritzako biotopoa, Igerain eta Mutxio parkeak, Tejeriako haltzadia eta Garate-Santa Barbara Natura 2000 Sarea osatzen duten Zingira basoa, Santa Barbara, Vista Alegreko parkea, hondartza eta haren ingurunea.
Hiru ordu eta erdiko ibilbidea da, oinezkoentzat egokituta dago, eta familian, lagunekin nahiz bakarrik paisaia ikusgarriez gozatzeko aukera ematen du. Tarte batzuk bizikletaz egin daitezke, betiere oinezkoek lehentasuna dutela. Ibilbide luzeaz gainera, ibilbide laburragoak egiteko aukera ere badago.
Informazio gehiago hemen www.turismozarautz.eus