Familia planak

Familia planak

Aquariuma bisitatzea, zientziaren museoaren sentsazioekin jolastea, Bilboko itsasadarretik nabigatzea, Euskadiko hondartza onenetan surfeatzea, edo saiatzea behintzat, Igeldo mendira funikularrean igotzea eta bertan dagoen atrakzio-parke originalaz gozatzea, edo tren berdean dibertitzea modu didaktikoan meatzaritzaren historia ezagutuz edo familia-publikoarentzat bereziki prestatutako txakolin-bodegak bisitatzea, helmuga turistiko horiek biltzen dituzten proposamenetako batzuk baino ez dira.

Kontsultatu hiru euskal hiriburuek -Bilbok, Gasteizek eta Donostiak- Zarautzekin, Hondarribiarekin eta Irunekin batera prestatu dizkizuten planak. Apuntatu txikienentzat menu bereziak dituzten jatetxeak.

Hasi abentura!