Ongi etorri Destinos Euskadira

Destinos Euskadi, gure herri txikiarekin berriz liluratzeko modurik onena.

Hirietako abangoardietatik kostaldeko herrietako lasaitasunera, proposamen turistiko honek hainbat eta hainbat modu eskaintzen dizkizu zure lurraz gozatzeko, bertako esentziak dastatzeko eta tokian tokiko bazterrak ezagutzeko.

Destinos Euskadi elkarte bat da, Bilboko, donostiako, Gasteizko, Zarauzko eta, Bidasoaren bokalean, Txingudiko badia ederra osatzen duten Hondarribiko eta Irungo herriek osatua. Enklabe esanguratsu horiek guztiek bat egin nahi izan dute zu istorioak bizitzera gonbidatzeko, zure etxetik gertu-gertu borborka ari diren jai eta tradizioekin, kulturarekin eta naturarekin goza dezazun. Eta horri guztiari gatza eta piperra emateko, gure enogastronomia, gure egunerokotik eta gure bizimodutik bereizi ezinezko laguna.

quienes5

Gure hiriei buruz informazio gehiago nahi baduzu, hautatu jarraian:

Bilbao
Donostia / San Sebastián
Vitoria – Gasteiz
Hondarribia e Irun
Zarautz