Erromes bezainbeste Donejakue Bide daudela esaten bada ere, kultura- eta erromes-bide hau Euskal Kostaldetik eta Euskadiko Barrualdetik korritu daiteke.
Azken urte hauetan alojamendu- eta gastronomia-eskaintza bat sortu da bidea egiten duten erromesen eskaera handiari profesionaltasunez eta kalitatez erantzuteko. Ezin hobea, halaber, bizikletaz egiteko.
Donejakue Bidea Euskadiko Barrualdetik
7 etapa guztira, paisaien kontrastea eskainiz ibiltariei 250 kilometroko ibilbide batean. Mendiak, basoak, San Adriango Tunel misteriotsua, baratze zainduak, ordeka zabalak eta lehorreko paisaiak. Baina baita ere historiaz betetako herri ederrak, bere bidaian erromesak aurkituko duen ondare historiko-artistikoan islatutako kondaira.
Honako hauek dira etapak:
1go etapa | Irun / Hernani | 26,2Km |
2.a etapa | Hernani / Tolosa | 19,3Km |
2.b etapa | Hernani / Bidania | 28,8Km |
3.a etapa | Tolosa / Zerain | 31,2Km |
3.b etapa | Bidania / Zerain | 25,4Km |
4. etapa | Zerain / Agurain | 25,9Km |
5 etapa | Agurain / Vitoria-Gasteiz | 27,4Km |
6.etapa | Vitoria-Gasteiz / La Puebla de Arganzón | 22,0Km |
7.a etapa | La Puebla de Arganzón / Briñas | 27,0Km |
7.b etapa | La Puebla de Arganzón/ Miranda de Ebro | 16,5Km |
Donejakue Bidea Euskal Kostaldetik
214 kilometro dituen “Kostaldeko Bidea” deitutakoa Bidasoaren bokaletik Bizkaiko mugaraino doa. Konpostelarako pelegrinazio-bide zaharretako bat da eta ibilbideko zenbait tartetan erakusten duen paisaia malkarra eta desnibel handi samarrekoa du ezaugarritzat, baina bidaide duzun paisaiak hori guztia konpentsatzen du.
Donejakue Bidea Zarautzen
Ez hutsegin Zarauztik oso hurbil, Orion, Donejakue Bideari buruz informazio xehatua eskaintzen dizun Donejakue Bidearen Interpretazio Zentroa, Kostaldekoarena zein Barrualdekoarena.
8 etapatan egiteko pentsatuta dago, eta erabateko esperientzia da bide osoa betetzea.
1go etapa | Hondarribia /Donostia – San Sebastian | 23,8Km |
2. etapa | Donostia -San Sebastián /Zarautz | 22,8Km |
3. etapa | Zarautz / Deba | 21,3Km |
4. etapa | Deba / Markina-Xemein | 21,8Km |
5.etapa | Markina-Xemein / Gernika | 24,8Km |
6. etapa | GernikaLumo / Bilbao | 29,7Km |
7.a etapa | Bilbao / Portugalete | 19,6Km |
7.b etapa | Bilbao / Balmaseda | 33,6Km |
8. etapa | Portugalete / Kobaron | 16,8Km |