Tokian tokiko merkatuetan ikus ditzakegu lehengai horiek guztiak, txukun-txukun jarrita, ikusmenerako eta dastamenerako gozagarri. Gainera, gutako askorentzat ezinbestekoa da aldian-aldian azoka horietara bisita egitea.
Guztioi ere izugarri gustatzen zaigulako mahai baten inguruan esertzea, sukaldaritzako profesionalek hainbat modutan prestatutako produktuez gozatzeko. Upeltegiak dauzkagu, sagardotegiak, jatetxeak eta pintxo-barra ikusgarriak dituzten tabernak, azken horietan pintxoak dasta ditzakegularik gure-gurea den ohitura bati jarraikiz, txakolinaz, sagardoaz edo Arabako Errioxako ardoaz ezin hobeto uztartuta. Zalantzarik gabe, horixe da helmuga horietara hurbiltzeko erakargarrietako bat.
Horrelakoa da gure gastronomia, sukaldaritza tradizionaleko, abangoardistako eta berritzaileko errezeta gozoen sorta bat, behin eta berriz harritzen gaituena eta, bisitarien iritzian, gure bereizgarririk preziatuenetako bat dena. Euskadiko 20 jatetxek baino gehiagok hogeita hamar Michelin izar inguru metatu dituzte, euskal sukaldaritzaren zerumugan distira egiten dutenak.