Vitoria-Gasteiz

Hirigune historikoan has zaitezke, Gasteizko historian zeharreko paseo izugarri bat egingo baituzu. Plaza politak, kantoiak eta eliza gotikoak ikusteko aukera izango duzu. Jauregi errenazentista dotoreak ikusiko dituzu; besteak beste, Goiuri, Montehermoso, Eskoriatza-Eskibel eta Bendaña jauregiak. Azken horretan, Arkeologia Museoa eta Fournier Karta Museoa daude, munduko karta-bilduma onenarekin.

Turismoa Gasteizen

Andre Maria Zuriaren plazan geldiune bat egin ondoren, gomendatzen dizugu bisita gidatu bat egitea: ordu eta erdi irauten ditu, eta hiriaren eta haren historiaren gaineko ikuspegi orokor bat emango dizu. Ez egin zalantzarik, eta zoaz turismo-bulegora, ibilbideen eta erreserben berri izateko.

Santa Maria katedrala bisitatzea ere aholkatzen dugu. Han egindako zaharberritze-lanek zenbait idazle inspiratu zituzten; batzuk aipatzearren, Ken Follet, Pablo Coelho eta Toti Martinez de Lezea. Eta hiriko harresian (XI. mendekoa) hiriaren ibilbidea gordetzen da harri ederren artean: Gasteiz izeneko herrixka bat izatetik gaur arterainokoa.

Gastronomia da Gasteizko beste alderdi erakargarrietako bat, artea sukaldaritza baita hemen. Baduzu non aukeratu: menu ugari, pintxoen ibilbidea eta Euskadiko jatetxe nabarmenenetako batzuetako kartak.

Eta zer dago hoberik eta osasungarriagorik eguna pasealdi eder batekin osatzea baino. Floridako parkea bisitatu eta Senda ibilbidean jarraitzea da aukeretako bat. Hiru kilometroko oinezko-gune bat da, zuhaitz ugarikoa, eta hainbat parke eta jauregitxo ditu inguruan. Armentiako basilika erromanikoraino jarraitzen du ibilbideak; zoragarria da hango ataria.

Vitoria-Gasteiz argazki galeria

Dena ikusi

Gasteizi buruzko artikulu interesgarriak

Magialdia

Iraila iristearekin batera, Magialdia Gasteizera itzuliko da. 38. edizioak 40 ekitaldi baino gehiago eta nazioarteko 30 mago baino gehiago bilduko ditu irailaren 14tik 20ra, hiriko hainbat txokotan, Gasteiz agertoki magiko handi bihurtuz. Jaialdiaren helburua …

Abuztua, jai giroan

Abuztua hilabete ezin hobea da Gasteizko (abuztuaren 4tik 9ra), Donostiako (abuztuaren 8tik 15era), Zarauzko (abuztuaren 14tik 23ra) eta Bilboko (abuztuaren 22tik 30era) jaietako tradizioak eta giro aparta ezagutzeko. Jaiak Gasteizen hasiko dira abuztuaren 4an, …

Azkena Rock Festival

2002az geroztik urtero bezala, Azkena Rock Festival (ARF) jaialdia itzuliko da Vitoria-Gasteizera. Rock jaialdi honek Mendizabalako esparrua dardararaziko du ekainaren 18, 19 eta 20an, Alice Cooper, Social Distortion eta The Hives kartelburu dituela. Rock’n’roll …

Vitoria-gasteiz Direktorioa

Ikusi gehiago