Ibilaldiak Euskadin

20 minututik 3 ordura bitarteko ibilbide sinpleak dira, bisitari bakoitzaren premietara eta profilera egokitzen direnak.

Artxanda

Bilboko lekurik enblematikoenetako bat da  Artxanda mendia. Oinez igotzeak hiria beste ikuspegi batetik ezagutzeko aukera ematen du. Hala ere, beti daude baliabide erosoagoak eta azkarragoak, hala nola, funikularra edo autobusa.

Hiriaren eta itsasadarraren irudia mendietatik ikusten eta ulertzen da hobekien. “Eraztun berdea” (GR) izeneko ibilbideak hiriko kaleak zeharkatzen ditu parkeetan sartu aurretik, Artxanda, Iturritxualde mendia, Arnotegi, Pagasarri edo Arraiz besteak beste.

Bilbo altueretatik ikusteko aukera bikaina da!

Informazio gehiago hemen www.bilbaoturismo.net

Burdin hesia

80 kilometro baino gehiagoko gotorleku-lerroa izan zen Burdin Hesia, Euskal Kultura Ondaretzat hartzen dena, eta 1936an eraiki zen Gerra Zibilean, Bilbo eta haren ingurunea babesteko.

Artxandako funikularraren geltokiaren irteeran dagoen panel batek biltzen ditu Artxanda auzoan Hesia korritzen duten "Memoriaren Ibilbideak”. Enklabe garrantzitsuenetako batzuk bisitatzea ahalbidetzen duen 2 km eskaseko ibilbidea.

Funikularraren geltoki horretatik hasita memoriaren ibilbide horrek Artxandako begiratokiraino korritzen du zuhaiztia, “Aterpe 1936” eskultura dagoen tokiraino.

Informazio gehiago hemen www.bilbaoturismo.net

Bilboko eraztun berdea

Azken urteotan Bilboko biztanleek hiriko berdeguneak nabarmen hazi direla ikusi dute: 1999an pertsona bakoitzak 6 metro karratu zituen, eta gaur egun martxan dauden proiektuak amaitzen direnean 24 metro karratu izango ditu.

Berdeguneetan aisialdirako udal eskaintzan hiri-parkeak eta baso parkeak sartzen dira, bertan Bilboko Eraztun Berdea aurkitzen da. Helburua malda bietako basoko parkeak hiri parkeekin lotzea da.

Bilboko GR edo ibilbide luzeak, hiriaren inguruan dago eta Artxanda, Avril mendia, Arnotegi, Pagasarri eta Arraizeko parkeak zeharkatzen ditu. 99,30 kilometroko ibilbidea osatzen du bideen eta kaleen artean eta Ibilbide, leku interesgarri eta informazio orokorreko erreferentziak ditu Hiri moderno honen bisitaren osagarri ezin hobea dira.

• Deustu – Monte Banderas

• Uribarri – Pikotamendi

• Otxarkoaga – Monte Abril

• Begoña – Santo Domingo

• Ibaiondo – Arnotegi

• Abando–Pagasarri

• Errekalde – Arraiz

• Basurtu-Zorroza – Kobetamendi

Informazio gehiago hemen www.bilbaoturismo.net

Ulia, Igeldo eta Urgull

Paseo-aukera ugari eskaintzen dizkizu Donostia hiriak. Igeldo Mendirako igoera, bista zoragarriak dituen lekura, eta dibertimendu-leku ere badena, bere atrakzio-parke politari esker. Funikularra hartzea gomendatzen dugu, Euskadiko zaharrena eta 1912 geroztik funtzionamenduan dagoena, hiria ikuspegi bikain horretatik ikusi eta argazkiak ateratzeko. Beste aukeren artean Urgull Mendia dugu, muinoaren gailurrean Motako Gaztelua duelarik, gaur egun Historiaren Etxe dena, hiriaren historia militarra eta hiriak jasandako setio eta erasoak biltzen dituena, eta Ulia Menditik egin dezakegun paseoa, garai batean baleak ikusteko behatokia, hiriaren erdian dagoen benetako parke naturala.

Hiritik hurbil dago Artikutza, Natura 2000 Sareko zati dena Kontserbazio Bereziko Eremu gisa (KBE). Goizuetako (Nafarroa) lurretan dago, baina Donostiako Udalarena da. Bidexken sarea biltzen duen baso magikoa, Artikutza-Eskasko guardaren etxean hasten den bide zirkularrari esker ezagutu dezakezuna.

Gasteizko eraztun berdea

Hiriaren inguruko parkeek osatzen dute Eraztun Berdea. Balio handia dute ekologiaren eta paisaiaren aldetik, eta estrategikoki lotzen zaizkio elkarri ekologiarako eta aisialdirako korridoreen bidez.

Bizigiro aniztasun handikoa da, eta oso multzo aberatsa osatzen du naturaren aldetik. Horren adibide dira hiriaren inguruetan dauden basoa, ibai, hezegune, belardi, soro, sastrakadi eta heskaiak. Gainera, ekosistema horietako batzuk nazioartean ezagunak dira ingurumenaren aldetik duten balioagatik; adibidez, berreskuratutako Salburuko hezeguneak eta Zadorra ibaiaren ekosistema.

Bai gizartearen bai erabilera publikoaren ikuspegitik, Eraztun Berdeak aukera bikainak eskaintzen dizkie herritarrei paseorako, aisialdirako eta gozamenerako, betiere naturarekin harremanean. Gainera, oso toki egokia da hezkuntzako ekintza eta ekimenak egiteko eta ingumenari buruz sentsibilizatzeko. Hiriko edozein tokitatik irits daiteke Eraztun Berdera, eta osorik zeharkatu daiteke Eraztun Berdearen Biraren bidez, zeinak 30 km baititu.

Aurrekoaz gainera, toki ederra da ingurumen hezkuntzako jarduerak egiteko, oso aberatsa baita naturari dagokionez eta jarduerak egiteko ekipamendu ugari baititu, besteak beste: baratze ekologikoak, hegaztien behatokiak, interpretazio zentroa eta Olarizuko etxaldea.

Paseoa Salburuko hezegunetik

Euskadiko hezegune kontinental baliotsuenekotzat jotzen da, Nazioarteko Hezegune Garrantzitsua (Ramsar) eta Garrantzi Komunitarioko Lekua (GKL) da, eta Europako Natura 2000 Sarean sartuta dago. Oinez edo bizikletan zeharkatu daiteke parkea, urmael nagusiak inguratzen eta lotzen dituzten zenbait ibilbideren bidez. Hegaztien bi behatokik eta Salburuko hezeguneen Interpretazio Zentroak lekuaren aberastasun naturala ezagutzen eta horretaz gozatzen laguntzen digute. Azken horretan bizikletak aloka ditzakezu, baita egokitutako ibilgailu elektrikoak ere.

Plaiaundi (Txingudi) Irunen

Ohiz kanpoko enklabe hau migrazio-hegaztien babeslekua da eta, gaur egun, nazioartean onetsitako balio naturalistikoa duen gunea dugu, “Txingudi” HBBE Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu eta Txingudi-Bidasoa» GKL Garrantzi Komunitarioko Leku gisa, biak ere Natura 2000 Europako Naturguneen Sarean barne hartutako guneak. Gainera Ramsar Nazioarteko Garrantzia duten Hezeguneen Zerrenda bilduta dago Plaiaundi.

Parke hau ezinbesteko bisita da etxeko txikienak ingurunea ezagutzen eta natura errespetatzen hazi daitezela nahi baduzu. Horretarako, parkearen beraren interpretazio-zentroak zenbait jarduera antolatzen ditu urte osoan (hegaztiak behatzeko ikastaroak, gidatutako ibilbideak…), haur eta helduei zuzendutakoak. Bidexken 3 kilometro guztira, naturgune berezi honetan Gipuzkoak biltzen dituen ihitoki zabalenez gozatzeko.

Zarauzko ibialdiak eta paseo osasungarriak

Zarautz duna ikaragarri baten gainean dago. Nolakoa den konturatzeko, begi-bistan dagoen zatia ikusi besterik ez dago; Gipuzkoako kostaldeko dunen biotopo handiena da. Hondartzaren mutur batean dago, eta alde batetik besteraino zeharka dezakezu.

Itsaso irekiaren indarra atsegin baduzu, igo aldameneko Talaimendi mendira –iraganean, baleak begiztatzen zituzten handik–, eta ikusi Mollarriko mineralak zamatzeko tokia. Bista eta ilunabar ikusgarriak eskainiko dizkizu itsaslabarrak.

Berez, edozein bidetan barrena pasea daiteke.Baina berezia da txakolin-mahastien artean eta itsasoari begira paseatzea, GR 121 bidean (Gipuzkoako Bira), PR-GI 202 bidean (MendikoTxakolina) eta PR-GI 201 bidean (Sustraia, Urola Kostako bide zirkularrak).

Itsasoaren ondoan paseatzera etorri nahi? Horra hor Zarauztik Getariara doan errepidearen ondoko pasealeku bikaina. Zarauzko itsasertzetik aurrera joan, eta itsasoaren gainetikdoan ibilbide samurrean 4 kilometro egin eta Getaria herri arrantzalera iritsiko gara.Bertan jaio zen Elkano marinela, munduari buelta eman zion lehen gizona, eta Cristobal Balenciaga, modaren arkitektotzat jotzen den gizon handia. Bere izena daraman museoa bisitatzeko aukera izango duzu.