Zaila da helmuga horietan erosketak egiteko tentazioari eustea: ardo berezi bat hurrengo familia-bazkariaz gozatzeko, gozoki tipikoak edo gustu eta patrika guztietarako moda-osagarriak. Gastronomia, kultura edo natura bezala, gure herri eta hirietako kaleetan barrena mugitzea, ikusmiran ibiltzea, probatzea eta bertako dendetan erostea gustatzen zaigu. Goazen erosketak egitera!
Hauek dira hiriko merkataritza gune nagusiak:
- Kale Nagusia: Bilboko alderdi honetan hainbat denda aurkitu ditzakegu: bankuak, luxuzko markak, nazioarteko markak baita denda txikiak ere.
- Zazpi Kaleak: “Bilboko betiko dendak”, souvenirs dendak, gozotegiak, kafetegiak edo proposamen komertzial berritzaileagoak edo modernoagoak trafikorik gabeko espazio handi batean bizi dira. Hiriko alde honetatik paseatzea gozamena da.
- Azkuna Zentroa eta Indautxu Plazaren inguruan hainbat merkataritza eta ostalaritza kale biltzen dira.
- Guggenheim merkataritza-esparrua museoaren inguruan dauden eta Euskadi Plazaraino iristen diren kaleek osatzen dute.
Donostia hiri dotorea dela diote, eta bere kaleetan hori islatzen dela, baina baita ere, zalantzarik gabe, bertakoen janzteko moduan eta hiriaren merkataritza-eskaintzan.
Betiko merkataritza denda sofistikatuekin, markako boutiqueekin eta lokal alternatiboekin uztartzen den ukitu dotore horrekin batera mantentzen jakin izan du hiriak. Dendaz denda kaleetatik hirian barrena erosketak egiten joatea da eskaintza erakargarri hori ezagutzeko modurik onena.
Batez ere hiru merkataritzagunetan banatzen den eskaintza askotarikoa:
- Parte Zaharra, hiriko lekurik bisitatuena, zalantzarik gabe. Pintxo-taberna ezagunek protagonismoa partekatzen dute merkataritza tradizionalarekin eta betiko souvenirrekin, baina baita bertako delicatessen eta autore-dendekin ere.
- Erdialdea, kalitate handiko tokiko merkataritza txikia eta nazioarteko etxe ezagunen dendak hartzen dituen oinezkoentzako kaleekin.
- Gros, Kursaal gunearen eta Ulia mendiaren artean dagoen auzoa, arte-galeriak, antigoaleko gauzak, kirolak, mendia, surfa, eta abar, biltzen dituen askotariko eskaintzarekin.
Gasteizen kate nagusiak eta negozio bereziak daude. Aurki itzazu denda berritzaileak eta bizitzaz beteriko azokak, eta, balio arkitektoniko handiko tokietan zehar zabiltzan bitartean, ez ahaztu bertako produktu tradizionalenak bilatzeaz.
Ezinbestekoak
Oroigarriak. Bertako produktuak, Arabako Errioxako ardoa eta Arabako txakolina, Añanako gatza, Fournier karta sorta bat eta euskal zeramika. Eta, nola ez, gozokiak. Eskaintza oso ugaria da, baina bertako bonboiak nabarmentzen dira, adibidez, «vasquitos y nesquitas» ezagunak eta trufak.
Erdi Aroko hirigunea eta erdigunea: arropetan, oinetakoetan, kulturan, aisialdian eta dekorazioan eskaintza bikainak dituzten denda eta gune xarmagarriak.
Azoka eta denda gastronomikoak: Azoka plaza, tokiko produktuekin eta gastrotabernekin, eta beste zenbait azoka eta denda espezializatu.
Hiriko azoka nagusia da, eta produktu freskoak saltzen dituzten postuz beteta dago. Gainera, gastrotabernak daude tokiko enogastronomiaz gozatzeko, eta terraza panoramiko bat ere bai.
Zarauzko herrigunea (hondartzaren mendebaldean) herriko merkataritzaren muina da, eta kalitatea eta gertutasuna eskaintzen dituzten denda ugari aurkituko dituzu han. Nork pentsatuko luke Zarauzko Alde Zaharrean kalitate handiko hainbeste saltoki dagoenik.
Aire libreko dendagune handi bat da Zarautz; denetik duzu bertan: diseinuzko soinekoak, delicatessen-produktuak eta beste gauza pilo bat. Xehetasunak zaintzen dituzte establezimenduetan, eta arreta pertsonalizatua eta kalitatezko produktuak eskaintzen dituzte. Moda, oinetakoak, edergintza, kirola, dekorazioa eta artisautza: mota guztietako eskaintza duzu saltoki espezializatuetan… Hau tentazioa!
Ohiko merkatua bisitatu beharrekoa da. Herriaren erdi-erdian dago, garai batean etxadi bat izan zenaren erdian, eta ondare eraikiko elementu gisa katalogatuta dago. Azoka altxorrez beteriko kutxa handi bat da, gure etxekoandreek euskal sukaldaritzaren oinarriak lantzeko erabili dituzten punta-puntako lehengaien altxor-kutxa.
Merkataritza-eskaintza oso zabal eta askotarikoa dute bi udalerriek. Bisitari gehitzen zaion osagarria da, zalantzarik gabe, herri hauetako oinezkoentzako kaleetatik paseatzea eta bertako saltokietan erostea, eta jarduera gozagarri bat bat ere bada bisitari askorentzat.
Utzi joaten eta aurkitu zureak izan daitezkeen Bidasoaren zatixoak. Sentsazioek, usainek, zaporeek eta sorkuntzek zure esperientziaren esentzia osatuko dute.
“Erosketen hiria” izenarekin ezaguna da Irun. Hiru merkataritza-bide ditu hiriaren erdialdean, eta autoarekin kezkarik izan ez dezazun, lurpeko aparkalekuak eskaintzen dizkizu.
Larunbatarekin iristen bazara, ez galdu Urdanibia plazan 150 postu baino gehiagorekin izaten den azoka. Dastatu Irun bere produktu freskoen eta bertakoenen bidez.
Hondarribian zure bisitaren oroigarri bereziak erosi ahalko dituzu herriaren erdialdeko denda politetan. Ez galdu antigoaleko gauzen dendak eta tokiko artistek beren obrak erakusteko baliatzen dituzten arte-galeriak.
Informazio gehiago Hondarribia eta Irun.