Zarautz

Zarautz herri paregabea da itsasoko eta lehorreko zaporeez lasai-lasai gozatzeko. Jendez eta ekintzaz beteta egoten da Zarautz uda garaian.

Donostiatik gertu dago euskal kostaldeko herri hau. Bere ezaugarri nagusia da oso toki egokia dela urte osoan lasai bizitzeko, itsasoaren joan-etorri leunaren soinuarekin. Toki aproposa da kulturaz eta enogastronomiaz gozatzeko eta bertako festa alai eta tradizionaletan parte hartzeko. Festa horietan musika, folklorea, estropadak eta herri-kirolak dira nagusi. Zarautzek gaur egun berezko erritmoa du, inguruko mendietara eta itsasora moldatua. Herri modernoa da, eta pozik partekatzen ditu bere tradizioak.

Itsasoan eta mendian ibilaldi osasuntsu eta ederrak egin daitezke tsasertzetik aldendu gabe. Horren adibide dugu malekoian hasi eta zurezko 700 metroko pasarela ederrean amaitzen dena, aukera ematen baitigu oinen azpian geratzen zaigun duna-sistema bertatik bertara ikusteko. Biotopo izendapena du, ingurumen-balio handikoa baita. Luzeena da Gipuzkoako kostaldean, eta Talaimendiren ondoan dago.

Kulturari dagokionez, Photomuseum Argazki eta Zinema Museoan argazkigintzako teknikaren eta artearen eta zinemagintzaren ibilbide kronologikoa ikus dezakegu.

Bestalde, Santa Maria la Real monumentu-multzo arkeologikoaren baitan, historikoki eta artistikoki interesgarriak diren espazio arkitektoniko batzuk daude. Erromanizazio garaiko aztarnak eta Erdi Aroko nekropolia (kristalezko lurra dago zentimetro gutxira ikusi ahal izateko) dira nabarmenenak. Eta erakusketa-geletan kultura-eskaintza ugaria izaten da.

Zarauzko itsasertzetik aurrera eginda, itsasoaren gainetik doan ibilbidean 4 kilometro aurrera jarraitu eta Getaria herri arrantzalera iritsiko gara. Han jaio zen Elkano itsasgizona, munduari bira eman zion lehen gizona, eta baita ere, Cristobal Balenciaga, modaren arkitektoa. Merezi du Cristobal Balenciaga museoa bisitatzea hark egindako soineko zoragarriak ikusteko. Orio ere gertu dugu, arraun tradizio handiko herria, eta arrain erretegi ugari dituena.

Santiago Bideko puntu garrantzitsu bat da. Gertu dugu, halaber, Zumaia, eta han, Euskal Kostaldeko Geoparkea, ondare paisajistiko eta kultural paregabea.

Eta gertu, baita ere, Aia, Pagoetako Parke Naturaleko sarrera, landa-eremua eta kolore berdea hurbiltzen dizkiguna.

Zarautz argazki galeria

Dena ikusi

Zarautzi buruzko artikulu interesgarriak

Vitoria-NeGrasteiz Nobela Beltz eta Poliziakoaren II. Jaialdia, 2024

Aurreko edizioak harrera beroa jaso ondoren, Arabako hiriburuak Vitoria-NeGrasteiz Nobela Beltz eta Poliziakoaren II. Jaialdiaren bigarren edizioa hartuko du urriaren 4tik 6ra bitartean. Ekitaldiak generoko egileen orrialdeetan murgiltzera bultzatuko gaitu beste behin ere, suspenseak …

BIK TRI 2024 – Bikote mistoen III. triatloi herrikoia 2024

Larunbat honetan, irailaren 28an, Zarautzek bikote mistoen triatloi herrikoiaren hirugarren edizioa hartuko du. 14 urtetik gorako edonork har dezake parte euskal kostaldean erreferentziazkoa den helmuga hori itsasotik eta lehorretik gozatzeko bidea jartzen duen ibilbide …

Donostiako Zinemaldiaren 72. edizioa, irailaren 20tik 28ra

Datozen egunetan, Donostia ametsezko helmuga izango da hala izar handientzat, nola zinemazaleentzat. Hiriak Donostiako Zinemaldiaren 72. edizioa hartuko du, Gipuzkoako hiriburua glamourrez josiko duen aste bizi-bizi batean, bertan izango baitira, besteak beste, Cate Blanchett, …

Zarautz Direktorioa

Ikusi gehiago