Donostia / San Sebastián

Badia zoragarria da, Igeldo mendiarekin eta Santa Klara uhartearekin batera inguru paregabea osatzen duena, baina gehiago ere bada. Donostia bisitatzeko modu asko daude: ihesaldi erromantiko bat, familiarekin bidaian, lagunekin… Hiriak askotariko eskaintza dauka, jende mota guztietarako aproposa.

Turismoa Donostia / San Sebastián

Arkitekturaren historia ikus dezakegu Donostian, eta, horren erakusgarri, mota askotako eraikinak aurki ditzakegu: batetik, eraikin klasikoak eta Belle Epoqueko lanak, eta, bestetik, abangoardiako eraikin modernoak —Kursaal Kongresu Jauregia eta Auditoriuma adibidez—, estetika tradizionalarekin batera bizi direnak.

Oso kultura-agenda aktiboa dauka, eta horregatik, besteak beste, Kulturaren Europako Hiriburu izendatu zuten 2016. urtean.

Hiriak museo-eskaintza zabala dauka. Besteak beste, San Telmo Museoa, Euskadiko museorik zaharrena dena, Tabakalera, Aquariuma eta Untzi Museoa. Eskulturak ere badu bere leku magikoa: Chillida-Leku Museoa, non Eduardo Chillida artista donostiar bikainaren lanak natura garbienarekin uztartzen diren. Eureka! Zientzia Museoa, eta haurrentzat bereziki, Zientziaren Kutxagunea dugu; museo horretan ukitzea ez dago debekatuta, eta, alderantziz, bisitariak harreman zuzena eduki dezake laginekin eta esperimentuekin.

Gastronomia artea da hiri honetan, benetako nortasun-ikurra. Michelin izarrei esker mundu osoan ospetsu egin diren jatetxeekin hasi eta miniaturako sukaldaritzaraino. Azken horren ildotik, bisitariak barra ikusgarriak miretsiko ditu, eta bertakoen konpainian pintxoak janez gozatu ederra hartuko du, euskaldunon ohiturarik hedatuenetako batekin bat eginik.

Merkataritza-eskaintza zabala banatzen da Donostiako auzo guztzietan barrena. Tokiko dendak erdialdean, ezbairik gabe erosketa-eremu nagusian, baita Gros auzoan ere, non zenbait denda xarmangarri biltzen diren. Eta, jakina, Bretxako azoka tradizionala.

Oinez eta bizikletaz ibiltzeko gogoa ematen duen hiria da. Pertsonen neurrira diseinatutako hiria, oinez erraz zeharka daitekeena.

Garraio publikoan modu erraz eta merkean mugitu nahi baduzu, Donostiako Turismo bulegoan San Sebastian Card eskura dezakezu, gomendatzeko moduko txartel bat horrela mugitzea aukeratzen dutenentzat.

Donostia / San Sebastián argazki galeria

Dena ikusi

Donostiari buruzko artikulu interesgarriak

Zinemaldia

Irailero, Donostia nazioarteko zinemaren topagune nagusietako bat bihurtzen da berriro, Zinemaldiarekin, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiarekin. 74. edizioa irailaren 18tik 26ra egingo da, eta bederatzi egunez mundu osoko zinemagileak, interpreteak eta zinemaren industriako profesionalak bilduko ditu. …

Abuztua, jai giroan

Abuztua hilabete ezin hobea da Gasteizko (abuztuaren 4tik 9ra), Donostiako (abuztuaren 8tik 15era), Zarauzko (abuztuaren 14tik 23ra) eta Bilboko (abuztuaren 22tik 30era) jaietako tradizioak eta giro aparta ezagutzeko. Jaiak Gasteizen hasiko dira abuztuaren 4an, …

Itzulia Women

Maiatzaren 15etik 17ra bitartean, euskal errepideak nazioarteko emakumezkoen txirrindularitzako hitzordu handietako baten agertoki bilakatuko dira berriro: Itzulia Women. Lehiaketa Zarautzen abiatuko da, euskal kostaldeko paisaia enblematikoenetako batzuk zeharkatuko dituen lehen etapa batekin. Bigarren jardunaldiak, …

Donostia-san-sebastian Direktorioa

Ikusi gehiago