Hondarribia - Irun

Bidasoa Ibaiaren bokalean Txingudiko Badia dago, Hondarribiko eta Irungo herriek inguratua.

Zer ikusi Irunen eta Hondarribian

Hondarribia hiribildu gotortu ederra da. Ezinbestekoa da Marina auzoa bisitatzea, eta, bertan, itsas usaineko marinelen etxe koloretsuez eta pintxo-taberna eta jatetxeetako giroaz gozatzea. Arrantzale Kofradia dugu arrantza-portu horren jardunaren erakusgarri, eta esan beharra dago kalitate bikaineko produktuak eskaintzen dituztela bertan. Parte zaharreko arkitekturak bertako kaleetan barrena ibiltzeko gonbita egiten digu, bidean bertako plaza ederrak, Erdi Aroko arkitektura, monumentuen aberastasuna eta egundoko harresiak aurkitzeko: Arma Plaza, Carlos V.a Enperadorearen Gaztelua (gaur egun, Paradore Nazionala) eta Jasokundeko Andre Maria Eliza dira Hondarribiko top tokietako batzuk.

Historia oparoaren jabea Frantziarekiko mugan duen kokapena tarteko, Bidasoa ibaiaren eta Aiako Harriaren arteko hiri honek naturagune ederra eskaintzen digu, baita merkataritza-bizitza harrigarria ere. Horrez gain kultura- eta monumentu-eskaintza nabarmena dauka. Irunera datorrenak OIASSO Erromatar Museoa bisitatu behar du ezinbestean, bertan biltzen baita Euskadiko erromatar aztarnategi nagusiko aztarnen zati handi bat.

Badian barrena ibiltzea eta aldameneko Hendaia bisitatzea hiri hori eta Hondarribia lotzen dituen ontzian. Esperientzia hori ere ezinbestekoa da helmuga hau aukeratzen duzuenentzat. Hala, Txingudiko badia osatzen duten hiru udalerriez —Hondarribia, Irun eta Hendaia— gozatuko duzue.

Hondarribia – Irun argazki galeria

Dena ikusi

Hondarribia eta Iruni buruzko artikulu interesgarriak

Alardea

Abuztuaren amaieran giro berezia sumatzen hasten da Hondarribian. Irailaren 6tik 11ra, hiriko jai nagusiak ospatuko dira, Udalak elkarte eta kultura-eragile ugarirekin elkarlanean antolatutako ehun bat jarduerarekin. Hitzordu nagusien artean, irailaren 8ko Alardea dago, Hondarribiko …

Irun 1936 · 2026

1936ko irailaren 5ean, Beorlegui koronelaren agindupeko tropa matxinatuek hiria hartu zuten, hainbat astetako erresistentzia, setio eta suteen ondoren. Horren ondorioz, milaka lagunek erbestera jo behar izan zuten. 90. urteurrena dela eta, Irungo Udalak oroimen …

Aste Santua

Hondarribiko Aste Santua Euskadiko ospakizun berezi eta sustraituenetako bat da. Gutxienez 1602. urtetik dokumentatutako erritualak eta tradizioak gordetzen ditu, eta balio historiko handiko adierazpen kultural eta erlijiosoa bilakatu da. Ekitaldi nagusiak Ostiral Santuan egiten …

Hondarribia-irun Direktorioa

Ikusi gehiago