Birdinga Euskadin

Hegaztiak paisaia eta ingurune isiletan behatzea Euskadi ezagutzeko beste modu bat dugu. Euskadi patxadatsuagoa, naturaren erritmo lasaian.

Non bizi dezaket esperientzia hori?

Balio ekologiko handiko eta ekosistemen eta paisaien aniztasun handiko guneak aurkituko dituzu Gasteiztik hurbil, hala nola Salburua, Salburuko hezeguneen bere Interpretazio Zentroarekin, eta Ulibarri Ganboako urtegia; Mendixurko Parke Ornitologikoa, Arabako Errioxaren erdi-erdian dagoen Guardiako Lagunar Konplexua bezalako gune babestuak, Izkiko Natura Parkea, Valderejoko Natura Parkea, Arabako Hegoaldeko Mendilerroak eta Gorobel Mendilerroak, lilura eragingo dizuten Arabako naturguneak guztiak ere.

Bidasoaldea, Hendaiako, Irungo eta Hondarribiko udalerriek partekatzen duten Txingudiko Badiarekin, Batasunaren Intereseko Leku eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu deklaratuta dago, eta Ramsar Hezeguneen zerrendan bilduta dago. Informazio-zentro bat dauka Plaiaundiko Parke Ekologikorako sarbidean.

Turismo-bulegoek eta Natura Parkeetako bulegoek (Parketxeak) informazio zabala dute, eta zenbait kasutan jarduera hori praktikatzeko ekipamenduak eta zerbitzuak ere bai.

Bilbotik 40 minutura dugu Urdaibaiko estuarioa, Euskadiko hezegune garrantzitsuenetako bat. Urdaibai Bird Center behatoki pribilegiatua dugu, Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren bihotzean dagoen paduran kokatua, eta beste babes-figura batzuk ere biltzen dituena, hala nola Batasunaren Intereseko Leku, Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu eta Ramsar Hezegune izatea.

Informazio gehiago hemen:
www.turismoa.euskadi.eus
www.turismo.euskadi.eus