Euskadiko 10 Bide berde

Berreskuratutako trenbide zaharrak aisialdi-alternatiba dibertigarria dira oinez edo bizikletaz egiteko.

Berreskuratutako trenbide zaharrak aisialdi-alternatiba dibertigarria dira oinez edo bizikletaz egiteko.

Trenbidea aprobetxatuz, erraz egin daitezkeen bideak dira, mugikortasun murriztua duten pertsonentzat ere egokiak, eta herriak eta paisaiak beste ikuspegi batetik zeharkatzen dituztenak. Gaur egun Euskadik hamar bide berde eta 260 kilometro baino gehiago ditu.

Informazio gehiago hemen www.turismo.euskadi.eus eta “Bide berdeak” Liburuxka

Bidasoako Bide Berdea

Bide Berdeak sareko eta programako zati da. Paseo gisa oso erabilia den ibilbidea da, baina baita ere korritzen dituen herrien arteko komunikazio-bide gisa ere. Euskal Herriko ibai txikia da Bidasoa, Irundik Frantziara igarotzeko muga-bidea gogorarazten diguna. Muga izateak eta ibaiak garai batean parean trenbidea izanak ematen dio bideari bere nortasun-ezaugarria. Tren Txikito
deitutakoaren (Elizondo-Irun) ibilbidearen zati handi bat berreskuratzen du Bidasoko Bide Berdeak, eta 39 kilometroko ibilbide ahaztezina erakusten du Gipuzkoako eta Nafarroako edertasun handiko herrietan barrena, Bidasoaren ibai-ertzetatik.

Vasco Navarro Zeritzonaren Bide Berdea

Gamarrako kirolgunearen aparkalekutik abiatzen da ibilbidea, Arabako hiriburuaren aldirietatik.

Asfaltotik doaz bidearen lehenengo kilometroak, eta ondoren Arabako Lautadaren nekazaritza-paisaia zeharkatzen dute Landara iritsi arte, gipuzkoarrek eta arabarrek oso gogoko duten aisiagunera, bi lurraldeen arteko mugan baitago.

Landa Parkearen Kokalekuak, bertara autoz, bizikletaz zein garraio publikoz erraz heltzeko aukerak, bertan dauden erabilera publikoko azpiegiturek eta lekuaren ezaugarriek, toki hau naturarekin harremanetan aire zabaleko aisiaz gozatzeko leku aparta bilakatzen dute.

Euskadiko beste Bide Berdeak:

– Plazaola-Leitzarango Bide Berdea.
– Burdin Mendien Bide Berdea.
– Atxuriko Bide Berdea.
– Urolako Bide Berdea.
– Arrazolako Bide Berdea.
– Arditurriko Bide Berdea.
– Itsaslurreko Bide Berdea.
– Mutiloa-Ormaiztegi Bide Berdea.

 

Euroziklo

Zer da Euroziklo?

Gipuzkoa, Nafarroa eta Ipar Euskal Herria elkartzen diren tokia bizikletaz ezagutzeko ibilbiderik aproposena da Euroziklo. Itsasertza, hondartzak, errekak, mendiak eta parke naturalak ikusiko dituzu Bidasoa ibaiaren ertzean zeharreko ibilbide dibertigarri eta osasungarri horretan, eta aukera izango duzu hango kultur ondare garrantzitsuaz eta gastronomia bikainaz gozatzeko.

Bizikletentzako bideak eta bide berdeak daude ibilbidean, eta oinezkoentzako espaloiak ere bai; debekatuta daude ibilgailu motordunak.

Europako mugaz gaindiko Proiektua Espainiaren eta Frantziaren arteko mugaz gaindiko proiektu bat da Euroziklo ibilbidea. Hain zuzen, Norvegiako iparraldeko lurmuturra eta Sagres (Portugal hegoaldea) lotzen dituen mugaz gaindiko Euro Velo Route 1 Atlantic Coast Route ibilbideko 79 km-ko zati bat da, eta Ipar Euskal Herritik, Gipuzkoatik eta Nafarroatik igarotzen da.

Zer dira EuroVelo ibilbideak?

EuroVelo, Europako bizikleta-ibilbideen sarea, Txirrindularien Europako Federazioak (ECF) estatu- eta eskualde-kideen lankidetzarekin kudeatutako proiektu bat da. Gaur egun, 45.000 km baino gehiago daude bizikletetarako egokituta, eta milaka kilometro gehiago egokitzen jarraitzeko asmoa dago.

Euskaditik egiten duen ibilbideak Gipuzkoako Hondarribia eta Irun herriak zeharkatzen ditu.
www.bidasoaturismo.com