Txakolina

txakoli

Dagoeneko ezagutzen duzu Txakolina, gure ardo txuri berezi eta bitxienetako bat: ardo gaztea, fruta-gustukoa eta batzuetan apur bat garratza, hotz zerbitzatu beharrekoa. Baina inoiz egon al zara txakolindegi batean?

Bisitaldi gidatuek aukera ematen dute ardo hori nola egiten den ikusteko, baita haren sekretuen eta nortasun handiaren berri izateko ere. Txakolina ezin hobeto uztartzen da gure lurraldeko kontserbekin, Kantauri itsasoko antxoekin, sardinekin eta hegaluzearekin. Baita ozpinetakoekin eta, jakina, gure Gilda preziatuekin ere (Getariako Txakolina).

Zarauzko  inguruetan, baita Hondarribian ere, hainbat mahasti eta txakolindegi txiki ikusten ditugu, bisitarientzat ateak zabalik dituztenak.

Beste bi Izendapen gehiago ere baditugu: Arabako Txakolina eta Bizkaiko Txakolina. Biek ere, upeltegietara bisitaldi gidatuak eta dastatzeak eskaintzen dituzte.