Gure produkturik zaharrenetako bat izaki, tradizioa ondoen gorde duten produktuetako bat da, zalantzarik gabe.
Gozamena da konpainia onean sagardotegi baten esperientziaz gozatzea ohiko menuaren eskutik: txuletoia, bakailao-tortilla eta gazta intxaurrekin eta menbrilloarekin. Behin probatu ondoren gutxi dira hurrengo gonbidapen bati ezezkoa ematen diotenak… Sagardotegi asko urte osoan egoten dira zabalik.
Baina agian oraindik ez genekien sagardotegi eta sagastietara bisitaldiak eta dastatzeak egiteko aukera ere badagoela…Ez galdu Sagardoetxea Euskal Sagardoaren Museoa bisitatzeko aukera!