Botila bakoitzean tradizioa, berrikuntza eta bokazioa uztartzen dira. Arabako Errioxako mahasti zabalak oreka egokian bizi dira Erdi Aroko hiribilduekin, lurrazpiko upeltegi tradizionalekin eta Gehry, Calatrava, Aspiazu edo Maziéres ospe handiko arkitektoek diseinatutako upeltegien abangoardiako arkitekturarekin. Upeltegi bat bisitatzea eta, bertan, bazkari tipiko batez gozatzea, ardoak dastatzea eta Kantabriako mendilerro dotorearen azpian aparteko paisaia bat ikustea plan bikaina da, ezbairik gabe.