Gure enogastronomia bereziak erraztu egin du Euskadi Gastronomika sortzea. Turismo gastronomikoko Produktu Klub bat da, esperientzia onenekin, eskaintza gastronomiko onenarekin eta kalitate-zerbitzu batekin gozatzeko aproposa, Euskadiko bazter bakoitzean produktore, produktu eta zerbitzuak bateratuz.
Honako establezimendu atxiki hauetan aurkituko duzu turismo gastronomikoko bereizgarri hori:
• Jatetxeak.
• Erretegiak.
• Sagardotegiak.
• Arabako Errioxako upeltegiak eta Txakolindegiak.
• Gourmet dendak eta enotekak.
• Pintxoak janez otordua egiteko tabernak.
• Gozotegiak.
• Gaztandegiak.
• Kontserba-fabrikak.
• Ekoizleak.
• Museoak eta interpretazio-zentroak.
• Jarduera gastronomikoen enpresak.