2023ko gabonak Euskadin

Gasteiz

Bisita gidatuak, museoak eta erakusketak, gastronomia eta azokak, haurrentzako programazioa… Gasteiz magiko bihurtzen da gabonetan. Nortasun-zeinu nagusien artean, Florida parkeko aire zabaleko izotz-pista, txirrista eta monumentu-jaiotza daude.

 

Bilbo

Ez ezazu galdu gabonetako argien pean Bilbotik pasieran ibiltzeko aukera, sekulako ikuskizuna baita; hori bai, % 100 kontsumo baxukoa.  Ibil zaitez gabonetako erakusleihoen artean, Bilboko Kale Nagusia eta Alde Zaharreko zazpi kaleak magiaz betetzen dituzten argien azpian, edo paseatu Hareatzatik, zuhaitz argiztatuek baso magiko bihurtzen dute-eta. Jaiotzak, izotz-pista, gabonetako azoka txikiak, Haurrentzako Gabon Parkea, Olentzeroren desfilea…

 

Donostia

Gipuzkoako hiriburua gabonak hartzeko prest dago: azoka tradizionalak, kontzertuak eta festak, euskal dantzak, tailerrak, “Gabonetako sinfonia” izeneko videomapping-a (udaletxean proiektatuko da) edo Gipuzkoa plaza apaintzen duten metro bateko 152 figurak. Eta, txikienentzat, DonoSTEAM Gabonetako Zientzia eta Teknologia Parkea izango da abenduaren 18tik urtarrilaren 5era arte, Kursaalen. Donostiaz gozatzeko egun ahaztezinak.

 

Zarautz

San Tomaseko azokak eman zion hasiera Zarauzko gabonetako egitarauari. Gero, urtarrilaren 6ra bitartean, Haurrentzako Gabonetako Hamabostaldia, familientzako ipuin-kontalariak eta Olentzeroren jaia etorriko dira. Hurbildu Zarautzera, eta bizi itzazu bertako gabonak, guztiontzako moduko egitarauekin.

 

Hondarribia-Irun

Irun eta Hondarribia gabonez janzten dira egunotan. Irunek, beste urte batez, hiriko kaleetako animazioaren, estatuko izotz-pistarik handienaren (800 m-tik gorako azalera), gabonetako azokaren eta animazio etengabearen alde egin du: abenduaren 26tik urtarrilaren 3ra bitartean, gabon magikoetan murgilduaraziko zaituzte jarduera guztiek. Hondarribiak hainbat jarduerarekin beteko du gabonetako egitaraua; hala nola, harresietan jarri ohi duten jaiotza biziarekin, gospel-zikloarekin, familia-antzerkiarekin, ipuin-kontalariekin edo Olentzeroren eta Errege Magoen gutun-bilketarekin.