San Tomas bueltan da Donostiako kaleetan

San Tomas festa egun bakarrean ospatzen da, abenduaren 21ean. Egun horretan, Donostia Erdi Aroko azoka bihurtzen da, non txistorra baita protagonista ukaezina.

Abenduaren 21ean, San Tomas egunean, askotariko jarduerak egingo dira 10:00etatik 20:00etara bitartean.

San Tomas egunak jaiarekin eta gastronomiarekin ageriko lotura duen arren, oso istorio interesgarria dauka atzean. XIX. mendean hasi zen, baserritarrak Donostiara joaten baitziren San Tomas egunean, lantzen zituzten finken errentak errentatzaileei ordaintzera. Errentaren diruaz gainera, baserritarrek hirian nekez topa zitezkeen produktuak eramaten zituzten, eta, trukean, zelaietan lor ezin zitzaketen produktuak hartzen zituzten. Truke horien ondorioz, azoka egiteko premia sortu zen: hain zuzen ere, gaur egun San Tomas izenaz ezagutzen dugu azoka hori. Garraioa hobetu ahala azokak ezinbestekoa izateari utzi bazion ere, ohiturak gaurdaino iraun du.

https://www.donostiakultura.eus/eu/festak/taula/santo-tomas-feria