Gipuzkoako emakume arkeologoen erakusketa Irunen: ez egin huts!

Urriaren 10ean inauguratu zuten erakusketa, eta 2024ko martxoaren 31ra arte bisitatu ahalko da, Irungo Oiasso Museoan.

Erakusketan, emakumeek lurraldeko arkeologia-ikerketetan izandako garrantzia azpimarratzen da, eta, azalpen-taulen bidez, emakumeak arkeologiaren sektore estrategikoetara nola iritsi eta sartu ziren azaltzen da, baita lidergoa nola hartu zuten ere. Haiek aurkitutako objektu arkeologikoen hautaketa zabala ikusteko aukera ere badago.

Erakusgarriez gainera, askotariko jendeari zuzendutako jardueren egitarau zabalaz goza daiteke, erakusketa osatzeko.