Apirilean, Napoleonen garaiko azoka bueltan izango dugu Gasteizen

Lakua-Arriaga Napoleonen garaira itzuliko da, jarduerez beteriko hiru egunez

Napoleonen garaiko azoka Arriaga parkera itzuliko da apirileko lehenengo asteburuan, hilaren 5etik 7ra. Ipar-Arriaga elkarteak antolatzen du, Vitoria 1813 eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin. Ekitaldiak Napoleonen inbasioaren garaia eta frantsesen geroko kanporatzea birsortzen ditu.

 

Azokak milaka lagun biltzen ditu urtero, duela bi mende baino lehenagoko Gasteizek erakarrita, eta Napoleonen armadak hartuko du Arriaga parkea berriro ere, gaita eta salba artean. Gainera, beste behin ere, hainbat birsortzailek kanpatuko dute, Gasteizera historia-zati bat ekartzeko: Independentziaren gerra eta, bereziki, Gasteizko gudua. Komikoek, juglareek, musikariek eta ipuin-kontalariek ere beren protagonismoa izango dute. Guztia, elikagai- eta artisautza-postu ugarien artean.

Napoleónico