Bilbo, Helmuga Turistiko Adimenduna

2025eko abendura arte da baliozkoa bereizgarria, eta Bilbok Basquetourrek Euskadin bultzatutako SEGITTURen DTI eredua ezartzen hasi dela egiaztatzen du.

Bilbo Helmuga Turistiko Adimendunen Sareko kide da 2019tik, eta, joan den 2023az geroztik, eskubide osoz egiaztatutako DTI helmuga bakarrenetakoa da, metodologiaren eskakizunak % 80 edo gehiago betetzen dituelako, Donostia, Benidorm, Gijon, Malaga, Tenerife eta Santanderrekin batera. Gainerako helmugak DTI atxikituak dira.

Hauek dira Bilbori bereizgarri hori lortzen lagundu dioten indarguneak: lurraldean sartzen diren proiektu teknologikoak antolatzen dituen Smart Plan Estrategikoa izatea; hirian berrikuntza-ekosistema bultzatzea; beste lurralde batzuekin jardunbide egokiak trukatzea ahalbidetzen duten berrikuntza-proiektuetan parte hartzea; azpiegitura teknologiko eta konektibitate azpimarragarriak izatea; udalerrian hodei-konputazio eta ertzeko konputazioko irtenbideak edukitzea; hiriak GJHen arabera egiten duen jasangarritasun turistikoaren plangintza eta kudeaketa, eta helmugan irisgarritasuna hobetzeko erabiltzaileen parte-hartzea sustatzea.