Zarautz: 50 urte baino gehiago jaiotza jartzen

Zarauzko jaiotza figura-multzo bat baino askoz ere gehiago da: bete-beteko klasikoa da Gabonetako jaietan.

Sasoi honetan nahitaezko bisita dela esan genezake, zarauztar guztiek urtero-urtero betetzen duten tradizioa. Eta, egia esan, ez da gutxiagorako, jaiotzak bost hamarkada baino gehiago baitaramatza Gabonak girotzen.

Gabonetako lehenengo jaiotza 1961ean egin zen, eta, ordutik, Narros jauregiak urtero hartzen du jaiotza estatiko hau. Hastapenetan bertan, Schola Cantorum parrokia-abesbatzak hartu zuen jaiotza antolatzeko ardura, baita Errege Magoen desfilea antolatzekoa ere, eta ilusio handiz egiten jarraitzen du.

Jaiotzako figura batzuk hasieratik daude gurekin. 1987an, elkarteak figurak berritzen joateko akordio bat sinatu zuen Zarauzko Udalarekin, eta, hurrengo urtean, 1988an, mugimendua eman zieten batzuei; hala nola, aingeruen eta usoen hegoei.

Jaiotza urtarrilaren 7ra arte ikusi ahalko da, ordutegi honetan: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era.