Azokak adin guztietarako produktuak eta jarduketak eskaintzen ditu, askotarikoak; jaiegun hauetan kalera irteteko aitzakia ezin hobea, beraz.
Bost egunez, askotariko ekitaldiez gozatu ahalko dugu Alde Zaharreko kale eta plaza nagusietan. Tokiotan, artisau-produktuak saltzeko guneak egongo dira, eta, bertan, Zarauzko dendariak eta artisauak ere aurkitu ahalko ditugu.
Salmenta-guneez gainera, hainbat jarduerak animatuko dituzte kaleak: kalejirek, tailerrek eta erakusketek, magia-ikuskizunek eta malabaristek, ipuin-kontalariek, txotxongiloek, emanaldiek eta kontzertuek…