Gasteizen abuztuaren 31tik irailaren 5era egingo da FesTVal jaialdiaren XIII. edizioa. Ekitaldi hau udazken-neguko denboraldirako telebista-kate eta -plataformen handien estreinaldiei eskainia dago. Hiritik pantaila txikiko formatu guztiak igaroko dira: lehiaketak, magazinak, telesailak, kultura, hezkuntza eta gizarte dibulgazioko programak, albistegiak, haur, gazte eta helduen entretenimendua.
Aste horretan, denboraldiko telesail nabarmenenak eta saio berriak estreinatzeaz gain, mahai-inguruak, zuzeneko saioak eta amaierako Gala Handia ere izango dira. Jaialdiak Estatuko Telebistako pertsona ospetsuenetako batzuk biltzen ditu, bertako pertsona garrantzitsuenei sariak emanez.