Antzezle, zinemagile, ekoizle eta gidoilarien zerrenda luze batek baieztatu du Donostian izan direla Zinemaldiaren 69. edizioan euren filmak aurkezteko.
Marion Cotillard eta Johnny Depp Donostia Sariez gain, aktore ugari ere bertaratu dira Zinemaldira, hala nola hauek: Javier Bardem (El buen patrón, Sail Ofiziala), Jessica Chastain (The Eyes of Tammy Faye, Sail Ofiziala), Penélope Cruz (Competencia Oficial, Perlak), Emmanuelle Devos (Vous ne désirez que moi, Sail Ofiziala), Dolores Fonzi eta María Valverde (Distancia de rescate, Sail Ofiziala), Charlotte Gainsbourg (Jane by Charlotte, Perlak), Louis Garrel (La Croisade, Perlak), Vincent Lindon (Undercover –Sail Ofiziala– eta Titane –Perlak–), Noémie Merlant (Mi iubita, mon amour, Zabaltegi-Tabakalera), Clarke Peters eta Stanley Tucci (La Fortuna, Sail Ofiziala).