Donostiako San Telmo Museoan «Bidaiarik luzeena: lehen mundu bira» erakusketa ikusi ahal izango da 24ra arte, Magallanes eta Elkanoren munduaren lehen itzuliaren V. mendeurrena dela eta. Erakusketa museora iritsi da, Elkanoren irudia aldarrikatzeko eta ezagutarazteko aukera gisa. San Telmo Museoan eta Gordailuan dauden bildumak Euskadik itsasoarekin eta nabigazioarekin duen lotura handia erakusten dute.
Erakusketak irauten duen bitartean bisita gidatuak egin ahal izango dira astearte eta larunbatetan, euskaraz zein gaztelaniaz. Bisita hauek doakoak izango dira, baina aldez aurretik museoko sarrera erosi eta plaza erreserbatu behar da.
Museoak hainbat hitzaldi eta jarduera antolatu ditu erakusketan sakontzeko ikuspuntu desberdinetatik: hitzaldiak, mahai-ingurua, San Telmo Gaua, proiekzioa, ikuskizunak, haurrentzako eta familientzako jarduerak eta master classa.