Uda Gasteizen

Uda honetan Gasteizek 2x1 bat du bisita gidatu tematikoetan

Gasteizek uda honetarako egin dituen bisita tematikoetan 2x1eko eskaintza berria dago. Bisita berean gutxienez bi sarrera erosteagatik % 50eko deskontua egingo da. Sartu beharreko deskontu-kodea VG2021 da.

Lehendik zeuden bisitez gain, aurten “Birding hiriko parkeetan” (hegaztiak behatzeko jarduera) eta “Gasteiz, hiri berdea” (bisita honen bidez erakutsiko da nolakoa den hiri jasangarria bat eta zergatik da Gasteiz horietako bat) ibilbideak gehitu dira. Aipatzekoak dira, halaber, La Floridara eta Eusko Legebiltzarraren kanpoaldera, urteurrena dela eta, doan egindako bi bisitak.

Ibilbide hauek webgunearen bidez edo Turismo Bulegora deituz (945 161 598) erreserbatu ahal izango dira.