The Red Gernika Deustu Expo Centerren

Picassoren Gernikan inspiratutako artelanak gure mendeko historia ezagutzeko aukera ematen du

Oscar Vega artistak Picassoren obrari buruz egindako berrinterpretazioa erakusten du abuztu osoan zehar Deusto Expo Centerren, The Red Gernika erakusketan. 1.200m2-ko instalazioa da, eta artea eta teknologia batzen ditu, gerraren aurkako lan abangoardista batean. Immigrazioa, zezenketa, askatasuna, bakea eta globalizazioa dira, besteak beste, hiru metroko altuera eta zazpi metroko luzera duen lan honetan agertzen diren gaietako batzuk.

Ezaugarri bereizgarrietako bat QR kodeak sartzea izan da, telefonoarekin eskaneatzean “Gernika proposamenak” berbideratzen dituztenak. Web helbide horretan agertzen diren ehun esaldiak egungo arazoekin lotuta daude, bisitariek komentatu dezaten eta online elkarrizketa bat sor dezaten, eztabaida-gune gisa balioko duena. Hori dela eta, erakusketa murgiltze-esperientzia bat da, eta obrara hurbiltzen diren pertsona guztiek parte hartu ahal dute.

Sarrerak Internet bidez edo leihatilan bertan eros daitezke. Sarrera arrunta 10 €-koa da, eta sarrera murriztua 8,5 €-koa. Bost urtetik beherakoek sarrera doakoa dute.

Informazio gehiago