Aurten ere Irungo Udalak turismo eskaintza berri bat argitaratu du uda honetarako, kulturaz, historiaz, naturaz, merkataritzaz eta gastronomiaz gozatzeko ekimen sorta garrantzitsu batekin.
2021ean bisita gidatuak asteazkenero 11etan eta ostiralero 17etan itzuliko dira abuztuaren 27ra arte. Juncal elizatik aterako dira, parrokia, Oiasso erromatar ingurua, Urdanibia plaza, Ama Xantalen eta udaletxea zeharkatuz. Udako programa hau osatzeko, Oiasso Erromatar Museoak igandetan 11etan Santa Elenako nekropolira bisitak antolatu ditu, hirian zehar bira bat eginez. Irun ezagutzeko beste aukera bat museoa eta aztarnategia lotzen dituen tren berdearekin Irugurutzetako meategietara bidaiatzea izango da.
Informazio gehiago eta izen-emateak 943 020 732 telefonoan edo www.bidasoaturismo.com helbidean.