Erreserbatu etxetik Bilbon egingo dituzun jarduerak… gozatzea izango da zure ardura bakarra!

Dagoeneko martxan da Erreserbatu Bilbao Bizkaia webgunea

Bizkaian gozatzeko kultura-, kirol- edo enogastronomia-jarduera bat erreserbatzea inoiz baino errazagoa da. Izan ere,  Erreserbatu Bilbao Bizkaia https://reservabilbaobizkaia.eus/ atari berrian, 300 jardueraz osatutako katalogo zabal batean sartzeko aukera dago; publiko guztiei zuzentzen zaie eta Bizkaia osoan banatutako jarduerak azaltzen dira.

Erreserbatu Bilbao Bizkaia atarian lurraldeko 120 enpresa turistikok eskaintzen dituzten jarduerak daude. Erreserbatu Bilbao Bizkaia hiru hizkuntzatan dago, eta familiei, bikoteei, taldeei eta adinekoei zuzendutako jarduerak eskaintzen ditu…