Bisita gidatu berriak Gasteizko Florida parkearen 200. urteurrena ospatzeko

Gasteizko hiri-parke enblematikoena ezagutzeko edo berrezagutzeko balioko dute

Aurtengo udan Gasteizen izango diren bisita gidatu ugarien artean, batzuk oso bereziak dira. Hain zuzen, Gasteizek CEArekin (Ingurugiro Gaietarako Ikastegia) batera Florida parkearen 200. urteurrena ospatzeko prestatu dituen bisitak.

Gasteizko hiri-parke enblematikoena ezagutzeko balioko dute; 1820an lorategi botaniko gisa diseinatu zen, eta askotariko zuhaitz exotiko ugari ditu. Musika-kioskoa, errege godoen estatuak eta Uraren Lorategi Sekretua ere nabarmenduko dira ibilbide berrietan.

Larunbatero egingo dira iraila bukaera arte, 10:30ean (gaztelaniaz) eta 11:45ean (euskaraz). Erreserbak Turismo Bulegoan egin daitezke. (Espainia plaza, 1. 01001. Telefonoa: 945 16 15 98 / 945 16 15 99)