Alardea

Alardea

Abuztuaren amaieran giro berezia sumatzen hasten da Hondarribian. Irailaren 6tik 11ra, hiriko jai nagusiak ospatuko dira, Udalak elkarte eta kultura-eragile ugarirekin elkarlanean antolatutako ehun bat jarduerarekin.

Hitzordu nagusien artean, irailaren 8ko Alardea dago, Hondarribiko tradiziorik errotuenetako bat. Irailaren 10ean Arrantzale Eguna iritsiko da, eta adin guztietako kuadrillek kaleak beteko dituzte praka edo gona urdina, kamiseta zuria eta koadrodun zapia jantzita. Irailaren 11n, berriz, Baserritar Egunak emango die amaiera jaiei, Zumardiko ohiko azokarekin.

Sei eguneko ospakizuna izango da, su artifizialekin, haurrentzako jarduerekin, ikuskizunekin eta zuzeneko musikarekin. Besteak beste, Skabidean, Janus Lester eta Neomak taldeek eskainiko dituzte kontzertuak.