Hondarribia-Irun Turismoak web-orri berria du, zure bisitaz gozatzeko behar duzun informazio guztiarekin

Interneteko ataria eta liburuxkak bisualagoak eta praktikoagoak dira orain.

Hondarribia-Irun Turismoko web-orriak irudi berria du, Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa bizirik-en bitartez, bisitarientzako intereseko informazio guztia jaso baitute Interneteko atari horretan. Eskualdeko promozio liburuxkak ere berritu dituzte.

www.bidasoaturismo.com webgune berriak lau hizkuntzatan (gaztelania, euskara, ingelesa eta frantsesa) biltzen du bisita daitekeenari buruzko informazioa eta bi herrietan egin daitezkeen planak (kirol-jarduerak, jarduera nautikoak, jaiak eta ikuskizunak, natura, etab.). “Non jan” atalean, bi herrietako (erreferente enogastronomikoak Euskadin) taberna eta jatetxeen eskaintza jasotzen da, eta ostatu guztien zerrenda bat ere bai.

Web-orrian eskualdeko turismo-liburuxka guztiak deskargatu ditzakezu, eta bi herrietako turismo-bulegoetako datuak eta intereseko beste orri batzuetarako estekak kontsultatzeko aukera ere baduzu.

 

foto web EU