Artea Bilboko auzoetara itzuliko da Expodistritoren edizio berri batekin. Aldi baterako erakusketa ibiltarien ziklo honek hainbat arte-diziplina hiriko barrutietara hurbiltzen ditu. Erakusketa guztietarako sarrera doakoa izango da.
Irailaren 1etik 2027ko urtarrilaren 5era, programazioak argazkigintza eta arte plastikoetako hainbat proposamen bilduko ditu, besteak beste Anna Surinyach, Mengyin Wang, Sheila González Azcona, Adela Blanco eta Miguel Ángel Vázquez artisten eskutik.
Bilboren historiak ere leku nabarmena izango du, iraganeko hainbat garai ezagutzeko aukera emango duten hiru erakusketarekin: Zabalako trenbide-langileen etxeak, Santutxuko txaleten bilakaera 1940ko, 1950eko eta 1960ko hamarkadetan, eta Aldatz Gora mendi taldearen mendeurrena.
Kontsultatu erakusketak, datak eta parte hartzen duten zentroak hemen: https://kulturabarrutik.eus/eu/programa/expodistrito-2026-iraila-abendua/https://kulturabarrutik.eus/eu/programa/expodistrito-2026-iraila-abendua/