Zarauzko Gau Beltza

Uriaren 31n, Jalgi dantza-taldeak modu berezian ospatuko dugu Halloween eguna, Gau Beltzaren beste edizio batekin.

Gau beltzean, hildakoek eta bizidunek elkarrekin igarotzen dute gaua, bizidunek aurpegia estalita dutela, hildakoek ezagutu ez ditzaten.

Ohitura zaharrak berreskuratze aldera musika eta dantza uztartuz, Imanol Urbieta udal dantza-eskola kalabaza hutsez eta pertzez beteko da, haurrek gozokiak bildu ditzaten “Xanduli manduli kirrikiki, eman jatekoa guri” esan bitartean.