Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 35. Astea

Donostiak Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 35. Astea hartuko du urriaren 25etik azaroaren 1era bitartean.

Beste urte batez, Gipuzkoako hiriburuak aterpe emango dio fantasiaz eta beldurrez josiriko aste honi, eta Alex de la Iglesia izango du protagonista, munduko zinema fantastikoko izen handienetako bat baita. Torontoko zinema-jaialdian duela gutxi eman duten “Daniela forever” filmak emango dio hasiera genero honetako zinemagintzan izandako eraginarengatik Frank Kafka egilea ohoratuko duen edizio honi.

Beldurrezko zinemak, zientzia fikziozkoak, animaziozkoak, film laburrek, mundu osoko klasikoek eta, bestetik, ikuskizunek, erakusketek eta gainerako jarduerek, beste urte batez, inor epel utziko ez duen diziplina anitzeko ekitaldia hitzematen digute.