Afrikako Zinemen Jaialdia

Afrikaldia Afrikar Zinemaren Euskal Jaialdia 4. edizioarekin itzuliko zaigu, kontinente horretako zinemarik onena Euskadiko hiriburura hurbiltzeko. Azaroaren 4tik 11ra bitartean, Afrikako kultura-, hizkuntza- eta musika-aberastasuna bilduko duen ekitaldia hartuko du Gasteizek.  Aurten ere, afrikar gazteak izango dira askotariko sekzioetako proiekzioen eta jardueren haria.

Besteak beste Senegalgo, Mozambikeko eta Ginea Bissauko hogeita bat film eta dokumental emango dituzte, gure gizarteak Afrikaren gainean duen iruditeria aldatzeko aldarrikapenez jositako aste batean.