Ekitaldiz Beteriko Uda Zarautzen

Udaldia, beste behin, ekitaldiz betea datorkigu eta Zarauzko edozein une eta txokotan aurki dezakegu esperientzia ahaztezinak bizitzeko auker. Kaleak eta plazak giro onez beteko dira, beste behin ere, haur, nerabe, gazte zein helduentzako prestaturiko egitarau oparo eta zabalarekin.

Egitarauari dagokionez, beti bezala, denetarik eta denontzat dakarren egitaraua prestatu du Udalak.

Aurkezturiko programaren baitan, banakako ekitaldiez gain, hainbat jaialdi eta programazio desberdin uztartzen ditu egitarau honek, hala nola, Kalerki, Udako erromeriak, Antzerkia Familian, auzoetako jaiak, Zarauzko Aste Nagusia, herri kirolen erakustaldiak, Emakumezkoen XVI pala txapelketa…

Informazio gehiago