Datozen egunetan, Donostia ametsezko helmuga izango da hala izar handientzat, nola zinemazaleentzat.
Hiriak Donostiako Zinemaldiaren 72. edizioa hartuko du, Gipuzkoako hiriburua glamourrez josiko duen aste bizi-bizi batean, bertan izango baitira, besteak beste, Cate Blanchett, Pedro Almodóvar, Monica Bellucci, Jamie Campbell Bower, Johnny Depp, Andrew Garfield, Isabelle Huppert, Noémie Merlant, Ángela Molina eta Lupita Nyong’o.
Egunotan, baina, Donostiako kaleak ez dituzte beteko zinemaren munduko adituek soilik! Zinemaldia bete-beteko ekitaldia da, eta bisitariek ezin dute huts egin, egunotan hiriaz gozatzeko planik onena eskaintzen baitu.
Bisitariek, halaber, ezin dute galdu pintxoak janez gastronomiaz gozatzeko aukera, ezta Kontxako badian argazkiak ateratzekoa, parkeez eta naturaz gozatzekoa edota Zurriola hondartzatik Haizearen orrazira pasieran joatekoa ere, erosketa onenak egitea ahaztu gabe.
Eta, batek daki, beharbada pantaila handiko izarren batekin egingo duzu topo!