FITUR Nazioarteko Turismo Azoka (2024) da urteko hitzordurik garrantzitsuena turismoaren sektorerako eta industriarako. Aurreko edizioetan bezalaxe, ordezkatutako helmuga bakoitzak bere erakusmahaia izango du Euskadiren standean, bere marka turistikoarekin: Bilbo, Donostia, Gasteiz eta euskal kostaldea (Irun, Hondarribia eta Zarautz).
Dudarik gabe, FITUR da turismoko profesionalen eta oro har jendearen mundu-mailako topagunea, Ifemaren pabiloietan bira emango diozulako munduari, hasi berri den urterako diseinatu diren nobedade turistikoak aurkitzearekin batera.