Zurekin elkarteko ostalariek antolatzen dute ekitaldia, Zarauzko Udaletxearen plazan. Urtero bezala, Zurekin elkarteak ostalari zarauztar bati egindako omenaldiarekin abiatuko da jaia, eta, ondoren, dastaketa hasiko da (aurretik, baso berrerabilgarri bat lortu beharko duzu). Txikienek muztio eder-ederra dastatzeko aukera izango dute.
Zurruten artean, ez dira animazioko jarduerak faltako, ezta txikienek gozatzeko familia-txokoa ere.