Zinema eta arkeologia Irunen

FICAB. Bidasoako Nazioarteko XXIII. Zinemaldi Arkeologikoa

Cartel FICAB 2023Bidasoako Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren beste edizio bat iritsi da Irunera. Dagoeneko 23 egin dira. Jaialdia 2001tik egiten da, eta, 2004an, lehiaketa bihurtu zen. Azaroaren 13tik 18ra bitartean, Irungo Oiasso Erromatar Museoak eta Amaia KZk ikus-entzunezko hainbat lan hartu dituzte, arkeologoen azken ikerketen emaitzak jasotzen dituztenak, lan horiek sustatzea ziurtatzeko eta arkeologia gizartean ezagutzera eman eta hurbiltzeko helburuz.

Hona hemen aurtengo lan irabazleak: Jaialdiaren Sari Handia «Téviec” lanari (Hubert Béasse); Ikusleen Sari Berezia “Historias de una necrópolis” lanari (Jabier Trueba); Hezkuntza Hautaketako Saria “Erromatar arrastoak oinen azpian” lanari (Nagore Rementería eta Iñaki Leturia) eta zientzia-dibulgaziorako Arkeolan Saria “Le vrai visage des vikings” lanari (Alexis de Favitsky eta Pierre Stine).

https://www.ficab.org/index.php?lng=eu