Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sarea turismo-egitasmo aitzindaria da, eta Espainiako eta Portugalgo zazpi udalerrik osatzen dute, zein baino zein oparoagoa izaki Erdi Aroko ondarean. Honako hauek dira: Almazán (Soria), Lizarra (Nafarroa), Hondarribia (Gipuzkoa), Jerez de los Caballeros (Badajoz), Guardia (Araba), Marvão (Portugal) eta Sigüenza (Guadalajara). Hiri eta hiribildu horien ondare historiko aberatsa sustatu eta hedatzea da ekimenaren helburua, tokion Erdi Aroko iraganak bizirik baitirau, historiaren, arkitekturaren, kondairen eta literaturaren bidez.
Sareak, urriaren 28an, Erdi Aroko Pintxo eta Tapen Lehiaketaren XV. edizioa egin zuen, Hondarribia herri gipuzkoar eder-ederrean. Hondarribiak bigarren aldiz hartu du lehiaketaren finala, lehenengoan (2012an) egin zuen toki berean: Klink elkarte gastronomikoan.
Zazpi chef arduratu ziren Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sarea osatzen duten hiriak eta hiribilduak ordezkatzeaz, eta 2023ko Erdi Aroko chefa izateko lehiatu ziren; azkenik, Guardiako ordezkariari eman zioten ohorea. Hona hemen ordezkari guztiak: Ibán Gari, Lizarrako Bienara taberna-jatetxekoa (Nafarroa); Benilde Soria, Almazángo Lacalle tabernakoa (Soria); Irene Gómez Perdigón, Sigüenzako Gustos de Antes gozotegikoa (Guadalajara); Hélder António Ramilo Pires, Marvãoko Mil-Homens jatetxekoa (Portugal), eta Gorka Irisarri, Cristian Solana eta Severiano García sarituak.