Green Card txartel turistikoa

Green Card txartel turistikoa Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak bultzatutako proiektua da.

Bisitarien esperientzia hobetzea eta tokiko ekonomia sustatzea du helburu, prezio erakargarriak dituzten kalitatezko produktu eta zerbitzu turistikoak eskainita.

Beherapenak eskaintzen ditu bisita gidatuetan eta kultura- eta aisialdi-jardueretan, tokiko saltokietan egindako erosketetan, bai eta lurralde osoko jatetxe- eta ostatu-zerbitzuetan ere.

Txartela eskuratzeko, zure telefono mugikorraren zenbakia baino ez duzu eman behar. Ondoren, QR kode bat sortuko da. Hori inprimatu edo mugikorrean gorde ahal izango duzu, eta establezimenduetan erakutsi beharko duzu deskontuez baliatu ahal izateko. Txartelak 7 eguneko balioa izango du, adierazten den hasiera-datatik aurrera.

www.greentouristcard.eus