Zarauzko Euskal Jaia 2023

Zarautzen, herri-folkloreak eztanda egiten du irailaren 9ko Euskal Jaiarekin.

1924an sortu zen, turisten egonaldia luzatzeko asmoz, baina zeharo errotu da herrian, eta euskal jai-tradizioen zati handi bat biltzen da bertan.

Irailaren 9an, Arantzazuko Andre Mariaren egunean, Euskal Jaia ospatzen dute Zarautzen, bertako kaleak dantzariz, txistulariz eta tokiko beste musika-tresna batzuez betetzen dituen folklorearen erakusgarri bikaina. Halere, astebetez (irailaren 1etik 9ra) izaten da giro aparta herrian, dantza- eta trikitilari-lehiaketekin, herri-antzerkiarekin, gazte bertsolarien Lizardi sariarekin eta txikienentzako Haurren Euskal Jaiarekin.

Zatoz, eta gozatu Zarauzko irailaren hasieraz eta Euskal Jaiaz!

https://www.turismozarautz.eus/eu/-/euskal-jaiak