Marijaia da Bilboko jaietako erabateko protagonista nagusia, eta, aurten, beste bi emakumek lagunduko diote Aste Nagusiko 43. edizioan: pregoilariak eta txupinerak. Aiora Renteria Zea Mays taldeko abeslariak egingo du aurtengo pregoia. Txupina jaurtitzeaz, berriz, Izaskun Pinedo arduratuko da. Une horretatik aurrera, musika, antzerkia, folklorea, su artifizialak, Txikigunea, txosnak eta beste hainbat gozagarri izango dira nagusi hiriko hainbat espaziotan, egun horiek giro bikainean igarotzeko.
Bilbo aldera etorriko zarenez, Guggenheim Bilbao Museoko aldi baterako erakusketak gomendatzen dizkizugu. Ezin dituzu galdu!
Lynette Yiadom-Boakye. Halako ilunabar bizirik. Bigarrenik, Oskar Kokoschka. Vienako errebeldea. Eta, hirugarrenik, hainbeste esperotako Yayoi Kusama: 1945etik gaurdaino erakusketa. Azken hori benetako ikono kultural bihurtu zen bere happening eta performanceei buruzko pintura, marrazki, eskultura, instalazio eta material dokumentalen bidez. Erakusketa horrek artista japoniarraren jardunaren azterketa sakona eskaintzen du: hasi Bigarren Mundu Gerran nerabetan egin zituen lehen marrazkietatik, harik eta ispiluz betetako azken instalazioetaraino. Aukera paregabea aurtengo udan Yayoi Kusamaren unibertsoa ezagutzeko.