Gasteizko Telebista Jaialdia 2023

Hamabost edizioren ondoren, FesTVal 2023 jaialdia itzuli da Gasteiza, estreinaldien egitarau bete-betearekin itzuli ere.

Gasteizek irailaren 4tik 10era bitartean egingo du Telebista Jaialdiaren XV. edizioa. Ekimenak telebista du xede bakar, formatu guztietan: lehiaketak, magazinak, serieak, kultura-, hezkuntza- eta gizarte-gaiak jendarteratzeko programak, albistegiak eta haurren, gazteen nahiz helduen entretenimendua.

Aste honetan, denboraldiko serierik nabarmenenen estreinaldiez, mahai-inguruez eta zuzeneko programez gozatu ahalko duzu, esklusiban. Jaialdiak astebetez elkartuko ditu Gasteizen estatuko telebistako pertsonarik ospetsuenak, eta sariak emango dizkie nabarienei, Itxiera Gala ospetsuan: irailaren 9an izango da, Arabako hiriburuko Principal antzokian.

Begiratu ezazu egitarau osoa hemen: https://www.festval.tv/eu/hasiera/