Kostako udalerri eder honetan, irailaren 6tik 11ra bitartean egingo dituzte jai-ekitaldi nagusiak, herriaren zaindari duten Guadalupeko Andre Mariaren egunarekin bat (irailak 8). Festak ohiko txupinarekin abiatuko dira, eta goi-mailako kultura-jarduerak eta kontzertuak eskainiko dituzte.
Hondarribiko alardea
Irailaren 8ko alardea da hiriko ekitaldi nagusia, non, gastadoreak buru, ohiko desfilea egiten baitute. Guadalupeko Andre Mariari egindako boto batean dauka jatorria segizio ikusgarri horrek: herriaren zaindariak esku hartu zuen erresistentzian, eta Frantziako armadari irabaztea eragin, hiribilduak 1638an jasandako setioan.
Baserritarren Eguna
Jaien azken egunean, ferian, ganaduen, barazkien, loreen eta ortuarien lehiaketa egiten dute. Egun osoan gozatu ahalko duzu bertso-emanaldiez, idi-probez, erromeriaz, herri-kirolez, trikitilariez eta pilota-partidez.
Informazio gehiago izateko, kontsultatu egitaraua hemen: www.bidasoaturismo.com/